Etxanizeko etxeTIC Zentroa proiektua, Bizkaiko Foru Aldundiak sustatzen du eta Europako funtsek finantzatzen dute, teknologiaren laguntzaz helburu garbi bat betetzeko: eguneko zentro batetik (50 plaza) mendekotasun-egoeran dauden pertsonentzako arreta bi eremutan uztartzen dituen eredu batera aldatzea: zentroan bertan (25 plaza) edo egoera honetan dauden beste pertsonei (751) arreta eskaintzea, aurrekontua handitu gabe, laguntza-teknologiak erabiliz eta prebentzioaren arloan lan eginez soilik.

Ekimenak plataforma edo tresna baten garapen teknologiko espezifikoa behar izan zuen, erosketa publiko berritzailerako proposamen bat abian jarrita lortu zena 2019an, eta helburua da proiektu honek guztira 750 pertsonetara iristea 5 urteren buruan.

Etxanizeko etxeTIC Zentroa Europako erreferentzia bat bilakatu da, beste eskualde batzuen interesa piztuz. Bizkaian, hurrengo urteetan sarea beste 16 zentrotara zabaltzea aurreikusten da.

Funtzionamendua erraza da, eta familien egoitzako aurrez-aurreko bisita baten ondoren, pertsonaren egoeraren balorazio bat egitea ahalbidetzen du (arazo eta arriskuak). Ondoren, egutegi pertsonalizatu bat egiten da, familiako kideentzat aholku eta bideo tutorialekin, zereginetan lagundu ahal izateko.

Tresna ezartzeko orduan antzeman zen arazoetako bat arrakala digital handia zegoela izan zen. Honekin lotuta, zaintzaileentzako teknologia irisgarria sortzeko ere ahalegin handia egin behar izan da.

Horren ondorioz, proiektuan parte hartzen duten pertsonak ez dira bakarrik sentitzen “orain ikusten dut norbait badagoela zaintzen laguntzen nauena” eta teknologiarekiko etena hautsi egin dute “benetan ez nuen uste amarekin teknologia erabiltzeko gai izango ginakela”.

Harremanetan jarri al nahi duzu jardunbide egoki honekin? Idatzi ezazu helbide honetara: project@next-care.eu