Jubiloteca proiektua Bortzirietako Gizarte Zerbitzu Komunitateak sustatutako proiektu bat da, adineko pertsonei zuzendua dagoena. Haren helburua sozializazioa sustatzea da, nahi ez den bakardadea saihestuz eta, honela, narriadura fisiko progresiboa atzeratzeaz gain, gaitasun kognitiboen narriadura mantentzea edo atzeratzea.
Jubilotecan mantentze jarduerez gain, bestelako ariketak egiten dira orientazioa eta oroimena lantzeko. Tarteko laguntza-baliabide bat da, adinekoen parte-hartzea eta gizarteratzea sustatzeko, eragile aktibo gisa, isolamendu soziala saihestuz.
Elkartzeko, aisialdi aktiborako eta gizarte-harremanetarako gune bihurtu da, autonomia pertsonala sustatzen duena eta pertsonak ingurunean mantentzen laguntzen duena.
Proiektua antzeko egitasmo batetik sortu zen, genero arloan jadanik abian zegoena, eta koordinazio soziosanitarioa erabakigarria haren arrakastarako; izan ere, eremu horretan paradigma-aldaketa Itzela ekarri du. Besteak beste, agerian utzi du osasun-langileek kontuan hartu eta baloratu behar dituztela gizarte-baliabideak: gizarte-zerbitzuek proposatu eta osasun-sistemak agindu egiten du.
Erabiltzaileak pozik agertu dira eta Jubilotecara joateak onurak ekarri dizkiela adierazi dute: “Jubilotekari esker, amak ileapaindegira joateko edo arropa erosteko gogoa zuen, etxetik irteteko motibazio bat zen” edo “depresioa pasa egin zait, norekin hitz egin daukadalako eta baita nitaz arduratzen den jendea ere”.
Harremanetan jarri al nahi duzu jardunbide egoki honekin? Idatzi ezazu helbide honetara: project@next-care.eu